XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiek urbildu ta aren oñai eutsi ta gur-egin zioten.

Orduan Yesusek esan zien: Ez beldur izan; zoazte, esaiezue nere anaiei Galilea-ra yoateko, an ikusiko nautela.

Itzuli ziran beraz il-obitik eta guzi ori yakinarazi zieten amaikai ta gañerako guziai.

Guzi ori Apostoluai esan zieten emakumeak auetxek ziran: Maria Madalena ta Yoana ta Yakoboren ama Maria ta beste zenbait.

Apostoluak ordea erokeritzat artu zituzten aien itzak eta etzieten siñetsi.

(Mt XXVIII 11 15)

Emakumeak aldegin ondoan, zaintzaletako batzuek irira yoan ziran ta agitu zan guzia iragarri zieten Apaiznausiai.

Auek bilkura egin ta Zarrenekin yarduki ondoan, diru ugari eman zieten gudamutillai ta esan zieten:.